![]() |
|
|
#1
|
|||
|
|||
|
IZAR BERRI BAT PIZTU DA EUSKAL HERRIKO ZERU GAINEAN.
Azkenean, sortu da HAIKA gazte erakundea. Ametsa egi bihurtu zaigu. Euskal Herri osorako izango den erakunde nazionala sortu dugu. Gazteriak eta Jarrai egiturek Euskal Herriko errealitate desberdinetako gazteak bere baitan bilduko dituen HAIKA gazte erakundeari ateak ireki dizkiote. Euskal Herriko Gazte Mugimendua enbor beretik abiaraziko duen HAIKA gazte erakundea jaio da. Euskal gazteon indarra bilduz, Euskal Herriko eraikuntza azken muturreraino eramatea ahalbidetuko duen HAIKAk bere ibilbideari ekin dio. Gazteak haikatu, esnatu, altxatu, tinko mantenduko dituen tresna nazionala eskutan dugu jada. Euskal Herriaren borrokaren bilakaeran eta Gazte Mugimenduaren ibilbidearen baitan abiapuntu berri bat ezarri dugu, berriro ere, gazteok. Kanbon sortutako erakunde berriak, Euskal Herriko errealitate guztietako gazteak bere baitan bilduz, gazteok erantzun gabe genuen premia eta erronka nagusiari erantzuna eman dio, herri libre bateko kide moduan pentsatu eta bizitzearen aldeko apostuan, Estatuek ezarririko oztopo garrantzitsuenari muzin eginez. Eta ez da makala izan HAIKAren sorrera! Milaka eta milaka gazteren babesarekin jaio da gazte erakunde berria. Kanboko Topagunean parte hartu duten 15.000 gazteek benetan berezi eta ziraragarria bilakatu dute aurtengo edizioa, Topaguneak zuen izaera historikoari, parte hartzearen ikuspegitik, erantzun benetan aparta emanez. Erronka berri bat suposatzen zuen aurtengoak eta soberan bete direla asmoak zalantza izpirik gabe baieztatzerik badugu. Gazteon indarra eta gaitasunak mugarik ez duela ezagutzen frogatu ahal izan dugu beste behin ere eta, Estatu Espainol eta Frantsesen aparato errepresibo desberdinak gazteon ausardiaren aurrean urduri agertzeko arrazoiak badituztela frogatu dugu. Aurtengo Topagunea Iparraldean burutu dugun tamaina honetako lehen ekimena izan baldin bada ere, bestelako kontuak ere bereziki azpimarratzekoak dira. HAIKAren sorrera bera abiapuntu berri bat suposatzen badu ere, Topagunea XXI. Mendeari begira gure herriak bizi duen erronkari erantzungo dion Gazte Mugimenduaren oinarriak finkatzeko abiapuntua izan da ere. Kanbon gazte gaitasunaren nondik norakoak irudikatu ditugu: gazte indarraz gure ereduak sortuz, eredu askatzaileen arabera hiru egunetan zehar biziaz, Estatu eta sistemari esparruak irabaziaz, independentziaz bizitzen, askatasuna gozatzen, askatasunean gozatzen... Gazteon energia benetako indar iraultzaile erreala dela frogatu dugu baldin eta horretara jartzen bagara. Sormena, indarra eta gaitasun aski baduela Euskal Herriko Gazte Mugimenduak aurrean duen erronkari erantzuteko argi dago. Orain Kanbon ikusi, amestu eta asmatutako Euskal Herriko txoko guztietara zabaltzea da hurrenez hurren Gazte Mugimenduak duen betebeharra. Gure indarren aktibazio etengabea Euskal Herri berriruntz abaitzen gaituzten urratsak emateko bideratu behar dugu. HAIKA Euskal Herriko gazte erakunde independentista eta iraultzailea erronkari heusteko sortzen da, eraikuntza nazionala eta gizarte eraldaketaren bidean lan egiteko prest dagoen gazte ororen bilgune izateko. Euskal Herriaren independentzia eta sozialismoa da gazteok gure etorkizuna eskuetan hartu ahal izateko dugun alternatiba bakarra. HAIKAren sorrera jauzi berri bat suposatzen du bide horretan, ateak irekita dituelarik proiektu honetan zintzoki lan egin nahi duten gazte guztientzat. -------------------------------------------------- |
![]() |
| Comunicación y utilidades | Comprar y vender | Información | Ocio |
| • Correo • Tu web gratis • Foros • Chatmania.com • Logos y Melodías • Postales • Guía e-mail • Agenda • Antivirus | • Compras • Subastas • Ofertas • Coches • Móviles • Clasificados • HispaVista Empresas • Viajes • Fotografía • Dominios • Telefonía • Coleccionismo • ADSL • Inmobiliaria • Páginas Amarillas | • LaBolsa.com • Trabajos.com • Guía - Buscador • Noticias • El Tiempo • Horóscopo • Loterías • Formación • Canal Mujer • Blogdiario.com | • MegustasMucho.com • Quedaconmigo.com • Cine • Música • Juegos • Software • Compañeros • Casino Poker |
| Mapa Web - Publicidad - Escríbenos - Notas de Prensa - Trabaja en HispaVista - Investors Relations - Tu sitio favorito Atención al usuario: 807 488 376 Copyright © 2007 HispaVista · Aviso Legal |